JAIZKIBELGO ITSAS HONDOA EREMU BABESTUAREN BARRUAN SARTZEARI LEHENTASUN HANDIA EMAN DION ALDUNDIAREN TXOSTENA PUBLIKO EGIN DU JAIZKIBEL BIZIRIKEK.
Jaizkibel Bizirik gizarte plataformak Gipuzkoako Foru Aldundiak berak agindutako txostenaren ondorioak aurkeztu ditu. Txosten honek Jaizkibel Europako Interes Eremua (Natura 2000) itsasora zabaltzea proposatzen du. Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak agindutako txosten hau Ekos Estudios Ambientales S.L. enpresak 2004ko irailean burutu zuen eta “Plan de Gestión de Jaizkibel Espacio ES2120017 de la Red Europea Natura 2000. Borrador” deritzo. Kudeaketa Plan hau Europar Batasunak eskatzen du, Europar Interes Berezidun Eremu guztiek izan behar baitute bere egungo egoeraren diagnostikoa azaldu (balio zientifiko. biologiko, estetiko eta kulturalak, kontestu sozio-ekonomikoa), eta ordenamendua eta kudeaketa proposatuko duen tresna.
Oraingo honetan inork ere ezin izango dio txostenaren sorrerari joera politikorik atera (Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua EAJ-k darama, Nuria López de Guereñu diputatua izanik, oraingo Garraio eta Herri Lan Sailburua ), eta egileen gaitasunei buruz ere ezer ezin izango dutela esan uste dugu (Ekos Estudios Ambientales), Pasaiako Portu Agintaritzak agindutako aurreproiektuan parte hartu zuen enpresa delako, eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri berak esanda, “enpresa horrek ingurumen azterketen esparruan fidagarritasun handia frogatua duela”.
Portu-irla, kontserbazioarekin ere bateraezina
Txostenaren helburu eta neurrien artean, hain zuzen ere 7. helburuan (Administración, coordinación y coherencia en la gestión), Kudeaketa Planak ondorengo neurri hau jasotzen du [gaztelaniazko testu originalak dakarren moduan]:
Medida 7.4. Incluir los fondos marinos en los límites del espacio Jaizkibel
Ámbito de aplicación: Diputación Foral de Gipuzkoa
Prioridad: Alta
Descripción de la medida:Estos últimos años, en el ámbito europeo se está completando la Red Natura 2000 con la inclusión de espacios que cuentan con hábitats de fondos marinos.Hay bibliografía que señala en los fondos marinos de Jaizkibel unas de las praderas de algas rojas del genero Gelidium más importante de la costa vasca.En consecuencia, el Órgano Gestor de la Diputación Foral de Gipuzkoa promoverá la ampliación del espacio Monte Jaizkibel a los arrecifes intermareales y a los fondos inframareales.
Horrez gain, Kudeaketa Planak neurri hau irudikatzen duen mapa bat dakar (13. zenbakia) eta babestutako itsasertzetik itsas barruraino gutxienik 1,5 kilometro zabalduko den eremua zedarritzen du.
Gogorarazteko modukoa da portu-irlaren bikaintasunak aipatzean bere nasak itsas barruan eraikiko direla esaten dela, itsas labarretatik 200 metrotara, tarte hori ingurumen korridore bezala utzita. Ondorioz, portu hau egiteak zubi bat eraikitzea eta nasak eta biltegiak, gas eta hidrokarburo gordailuak, zentral termiko bat, planta eolikoa, eta abarrak jartzeko itsas eremuaren betetzea eskatzen du, eta guzti hori babestu beharreko eremu bat barruan garatuko litzateke. Bistan denez, kanpo porturako beste alternatibekin ere egoera bera ematen da.
Brusela engainatzea, lehentasunezko helburua?
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du txosten hau inori publikoki aurkeztu, ez Batzar Orokorrei, ez Jaizkibiari eta ezta udalei ere, eta bitartean portuko azpiegiturari buruzko erabaki oso garrantzitsuak ari dira hartzen, ezinbesteko datuak eman gabe, antza denez, Aldundiari proiektua aurrera eramateko egokiak ez zaizkiolako.
Eta jarrera berdina hartu da Europar Batasunarekin. Aldundiaren bozeramaileak (Koldo Azkoitia) Batzar Orokorretan oraintsu egindako agerraldian esandakoaren arabera, portuaren kokapenari buruzko alternatiba batzuen ingurumen egokitasunari buruz galdetuko zaio Europako Batzordearen Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari. Kokapen hauen artean ez dago, Aldundiaren iritziz ekologiaren kontrakoa eta eutsiezina delako, egungo portua hobetzeko alternatiba. Hori ikusita, uste dugu ez dela Bruselara igorriko ekonomia, ingurumen eta giza ikuspuntutik azken alternatiba hau egokiena dela ondorioztatzen duen txostena, hau ere Aldundiak agindutakoa eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoak burutua. Eta susmoa dugu, ez dela ere Bruselara iritsiko kanpo portuko edozein kokapen ingurumen aldetik bideraezina egiten duen Jaizkibelgo Kudeaketa Plana.
Europako Batzordea nahasteko helburu berarekin, egungo araudia alde batera utzita eta Jaizkibelgo Kudeaketa Planak defendatzen duenaren kontra, aurrera eraman nahi den proiektuaren ingurumen tramitazioa agertu da. Aldundiaren bozeramaileak Batzar Orokorretan adierazi du itsasoa babestutako eremutik apartatu nahi dela, Natura 2000 eremutik at dagoela argudiatuz. Alabaina, hori ezinezkoa da, ezin izango baitira ekidin babestutako eremuari eragingo dioten ekintzak, kanpoan izanagatik. Nola ulertu daiteke olaturik gabeko itsas labarrak edo asfaltatutako itsas paisaiak ez dutela Jaizkibelekin zerikusirik?
Kudeaketa Planak Jaizkibelgo balio handiak berresten ditu
Jaizkibel Bizirikek azaldu dituen argudioak baieztatuz, Kudeaketa Planak hainbat ataletan jaso ditu inguru honek duen paregabeko garrantzia, bere hauskortasuna eta bertan egiten diren ekintzek (lehorrean edo itsasoan) beregan izango duten eragin handia. Atal bat aipatzearren, ondoren bildu ditugu paisaiari buruzko erreferentziak [gaztelaniazko testu originalak dakarren moduan. 21. orrialdean]:
§ El relieve del entorno es variado, los acantilados con una fisiografía muy abrupta y la presencia del mar constituyen un entorno de calidad paisajística muy alta. Las extensas laderas orientadas hacia el NO caen desde el cordal hacia el mar. Una serie de arroyos paralelos entre sí, bajan en dirección SE-NO, excavando barrancos en las laderas, destacando la verticalidad de las paredes y el agua limpia de los arroyos que salta por pequeñas cascadas originando en sus tramos finales un paisaje de gran belleza.
§ El tapiz vegetal, notablemente uniforme, esta compuesto mayoritariamente por extensas formaciones de matorrales que componen un significativo paisaje.
§ Considerando de manera global la zona, esta es de un gran atractivo visual, ya que a la belleza de acantilados y ensenadas hay que sumar la presencia de los arroyos y del mar con todos sus atractivos sensoriales. Testigos de la privilegiada situación del lugar son los monumentos megalíticos situados en el cordal, así como las construcciones ligadas a la defensa como las torres de vigilancia y Fuerte San Enrique, las ruinas del cuartel de Erantzin, las ruinas del fuerte de Lord-John y el fuerte de Guadalupe. Todos ellos considerados puntos de incidencia paisajística cultural.
§ Jaizkibel, por su morfología y por su situación estratégica, con núcleos de población importantes en sus proximidades y su alta accesibilidad visual desde varias cuencas visuales (Irun, Errenteria, Pasaia y Murgita), por donde pasan vías de comunicación tan importantes como la N-1, la autopista A-68 y la línea de ferrocarril Madrid-Hendaia, posee un alto valor paisajístico, a la vez que una fragilidad visual intensa en la vertiente sur.
Jaizkibel Bizirikek Europako Batzordeari igorri dio informazioa
Europako Batzordeak informazio osoa jaso dezala ziurtatzeko eta behin betiko Kudeaketa Planaren edukiak kanpo portua eraikitze-nahiei egokitzeko aldatzeak sortuko lukeen “lege iruzurra” ekiditeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak berak aginduta eginiko txosten hauek igorri dizkio Jaizkibel Bizirikek Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari:
- Jaizkibelgo Kudeaketa Plana (“Plan de Gestión de Jaizkibel Espacio ES2120017 de la Red Europea Natura 2000. Borrador”, Ekos Estudios Ambientales S.L, 2004)
- Portuaren garapenerako alternatibei buruzko txostena, Pozueta Txotena bezala ezagutzen dena (“Estudio comparado de las alternativas de desarrollo del Puerto de Pasajes en relación con su grado de impacto medio-ambiental y sostenibilidad”, Universidad Poltécnica de Madrid, 2004)
- Portuaren bideragarritasun ekonomikoaren txostenaren kontrastea. (“Contraste sobre un plan de viabilidad de la ampliación exterior del Puerto de Pasajes”, LKS Consultores, 2002)
Jaizkibel Bizirik 36 erakunde eta elkarte biltzen dituen kolektiboa da, talde ekologista, mendi talde eta kultur taldeekin batera eta sindikatu eta alderdi politikoek ere parte hartzen dute.
Jaizkibel Bizirik! osatzen duten taldeak:
WWF/Adena Gipuzkoa; Haritzalde Natur Taldea; Eguzki; Ekologistak Martxan; Superportuaren aurkako taldea; Berdeak EG; Mutriku Natur Taldea; Itsas Enara Ornitologi Elkartea; Club Vasco de Camping; Jaizkibel Mendizale Taldea; Badia; Lezoren Alde; Aukera; Aralar, Ezker Batua; AuB; Batasuna; EHAK: ELA; LAB administrazioa; AHTren aurkako asanblada; AHT elkartzen; Lezoko Gazte Asanblada; Gazterri; Gaztaño auzo elkartea; Oarsoaldeko EHE; Lezo Bizirik; Girizi mendi taldea; Batasuna kirol elkartea; Euskal Itsas elkartea; Oreretako Elkartzen; Arraguako goiko eskola; Lasarte-Oria Bizirik; Tiñelu elkartea; Zintzilik Irratia; Txintxarri
Gaiak: Komunikatuak