Marco Camenish preso anarkistak bere kondenaren hiru laurden bete ditu (Suitzan espetxeratua 1991z geroztik). Suitzako legeetan xedatutakoaren aurka, baldintzapeko askatasuna ukatu zioten 2012ko uztailean, Camenishek mugimendu anarkistari lotuta jarraitzen duela eta espetxeko programetan nahiz terapia psikologikoetan parterik hartu nahi ez duela argudiatuta. Harrezkero, abian da Europa osoan Marco Camenish askatzeko mobilizazio eta informazio kanpaina (bereziki, Italian eta Suitzan).
“Ezagutzen ez nauenari abisu txiki bat, seriotasunez baino, irribarre onberaz ulertu beharrekoa: ez zaitzala liluratu antzezten dudan pertsonaia honek. Neure txikitasunean, gogotik eta gogoz bizitzen saiatu nahiz, neure burua jokoan jarrita. Baina dakiguna, izan nahi duguna eta izan behar duguna bertatik bertara aztertuta, normala da hori, apartekoa izan beharrean…”
Marco Camenish, Lenzburgeko espetxetik, 2010eko apirilaren 10ean.
Informazio gehiago:
– borrokan.wordpress.com
– informa-azione.info
– contrainfo.espiv.net
– Publicación refractario
– Amotinadxs