Teloia gora.
Eszenatokian, mahai gaineko flexo baten argiak gizon batengana argitu du. Bi POLIZIAk galdeketa egin diote. POLIZIek, betaurreko beltzak jantzita, GIZONA, buzo urdina soinean duela, lotu egin dute.
POLIZIA 1: Botako duzu behingoz?
POLIZIA 2: Zeuk egin zenuen, ezta?
POLIZIA 1: Ez duzu hitz egin nahi?
POLIZIA 2: Jarrera horrekin, ahoko zapia kentzea baino ez duzu lortuko.
Poliziek gizonari ahoko zapia kendu eta jarraitu dute galdeketa.
POLIZIA 1: Bota!
GIZONA: Baina zer nahi duzue esatea?
POLIZIA 1: Erahilketa.
GIZONA: Nik ez dut inor hil. Norbaitek jarri zuen nere eskuan odoltutako giltza ingelesa, gainera normalean besondoa izaten dut esku horretan.
POLIZIA 1: Duela ordu erdi aurkitu zintugun eta oraindik zeure hilketan ardurarik ez duzula diozu.
POLIZIA 2: Hilda zeunden zeure burua erahil aurretik edo zeure burua hiltzea pentsatzen zenuen zeu hil eta gero?
POLIZIA 1: Zeure serie-erahilea zaren aurpegia duzu.
GIZONA: Oraintxe bertan hilda nagoela esan nahi duzue?
POLIZIA 2: Odoltutako giltza ingelesa, hilotza, begirada arraroa… eta azken arnasa bota zenuen. Gero zeure garondoan gauza hori aurkitu genuen.
GIZONAk buruaren atzekaldea ukitu eta odolarekin zikindu da.
GIZONA: Odola da!
POLIZIA 1: Zeuk esan duzu.
POLIZIA 2: Hilzorian zeundela izen bat esan duzu zenbaitetan, hiltzailearen izena akaso? Zeure izena eh!
GIZONA: Neure izena, noski! Eta ez al zenidaten galdetzen, lurraren kontra jotzen ninduzuenean ala? Ez al zenizkidaten ostikoak buruan jo eta gero neure hilotzaren gainean pixa egin? Eta zuek izan bazinate? Eta zuek erahil baninduzuen?
POLIZIA 1: Zer esan nahi duzu?
GIZONA: Esan nahi dut, ezerk ez daukala loturarik, nola egongo nahiz ba hilda eta era berean galdeketa batean? Non gaude?
POLIZIA 2: Komisaldegian.
GIZONA: Seguru al zaude?
POLIZIA 1: Ixildu! Hementxe galderak geuk egiten ditugu. Ezer jakin nahi baduzu galdeiguzu.
GIZONA: Zalantza batzuk baditut.
POLIZIA 2: Zalantzak?
GIZONA: Bai, telebistaren aurrean desagertzen den inurridura hori.
POLIZIA 1: Azaliguzu.
GIZONA: Hasteko, jakin nahi nuke non aurkitu ninduzuen hilik.
POLIZIA 1: Aurkitu zintugun, besterik gabe.
POLIZIA 2: Han zinen etzanda eta odoletan. Guk zu aurkitu baino lehen, horren bitartean eta ondoren.
GIZONA: Non han?
POLIZIAK elkarri begiratu diote, eta ondoren GIZONAri. Ixiltasuna erabatekoa izan da.
GIZONA: Hemen zerbait gertatzen da. Inork ez daki non den han, hala ere aurkitu ninduzuen. Taupadarik ez daukadala dirudi, niri galdezka ari zarete eta ez dituzue lelokeriak besterik esaten bata bestearen atzetik. Normala al da hori?. Gainera, nire atzamarrak ikusi al dituzue?
POLIZIA 2: Hiltzaile baten atzamarrak. Zer gertatzen zaie zure atzamarrei?
GIZONA: Ikus itzazue (eskuak erakutsiz), barra kodeak dira.
POLIZIA 1: BARRA KODEAK?
POLIZIA 2: Egia da, barra kodeak ditu.
GIZONA: Zer deritzozue honi. (Poltsikotik KELLOGS pila bat ateratzen du) Zer egiten dute KELLOGS hauek guztiek nire poltsikoan?
POLIZIA 1: Geuk ere baditugu KELLOGSak. Zer dute ba arraro KELLOGSek?
POLIZIA 2: Hori da, Zer dute arraro? Jende guztiak daramatza KELLOGSak poltsikoan.
GIZONA: Ea ba, arraroa ez dira KELLOGSak. Arraroa dena, jendeak KELLOGSak poltsikoan eramatea da.
POLIZIA 1: Hau herrialde librea da.
GIZONA: Ziur al zaude? Saiatu zara KELLOGSak poltsikotik ateratzen?
POLIZIA 1: Zertarako?
POLIZIA 2: KELLOGSak atera nahi ez baditut, ez ditut aterako eta kitto. Inork ez ditu horretara behartuko.
GIZONA: Hori da kontua. Ezagutzen al duzu inor, KELLOGSak poltsikotik ateratzen saiatu dena?
POLIZIEK elkarri begiratu diote.
POLIZIA 1: Zeuk egin duzu, eta horrek frogatzen du gure normaltasuna, ekintza hori psikopata batek egina izateak.
GIZONA: Gizakiek ez dutela barra koderik esan nahi nuen soilik.
POLIZIA 2: Eta zu gauza bat al zara?
GIZONA: Begiratu al diezue zeuen eskuei?
POLIZIA 1: Zertarako?
POLIZIA 2: Berriketa gehiegi.
POLIZIA 1: Zer dago horren guztiaren atzean? Zer interes ari zara gordetzen? Mafia, ezta? Zeure buruari dirua zor zenion eta zeure burua akatu duzu.
GIZONA: Zein mafia?
POLIZIA 2: Hori da, Zein mafia?
GIZONA: Hemen zerbait gertatzen dela baino ez nizuen esan nahi. Zergatik ez diezue zeuen hatz-aztarnei begiratzen?
POLIZIA 1: Haatik.
GIZONA: Orduan utzidazu belarritik tira diezazudan.
Bota da GIZONA POLIZIAren belarrira eta arrankatu dio.
POLIZIA 2: Belarria erauzi dit! Nire belarria!
GIZONA: Banengoen ba, ken daitekeen belarria.
GIZONAk ere bere belarritik egiten du tira.
GIZONA: Ikusi (belarria eskuan duela)
POLIZIA 2k POLIZIA 1i erauzi nahi izan dio belarria. Hala ere ezin izan du POLIZIA 1en burutik belarria banandu, nahiz eta tiratu.
POLIZIA 2: Zer gertatzen da hemen?
GIZONA: Beste belarria da.
POLIZIA 1: (Pistola zorrotik atera eta tiro egiteko mehatxu eginez) Inork ez dit belarria erauziko. Horrelakoa naiz ni, legearen zaindari.
GIZONA: Txokolatezko pistola batekin tiro egingo diguzu?
POLIZIA 1 tiro egiten saiatu da, ez du lortu, pistolari hozka egin dio, eta deskuidoan, POLIZIA 2k POLIZIA 1i belarria erauztea lortu du.
POLIZIA 2: Nire belarria arraioa, nire belarria!
GIZONA: Zer diozu orain?
POLIZIA 1: Nire belarria jainkoaren izenean!
GIZONA: Bizarra moztera nindoanean konturatu nintzen gezurrezkoak zirela. Ez dut bizarrik, eta ur beroak bereizi zizkidan.
POLIZIA 2: Nik ere ez dut bizarrik.
GIZONA: Aurkitu ditudan frogengatik, promoziorako produktuak garela uste dut.
POLIZIA 2: Promoziorako produktuak?
POLIZIA 1: Promoziorako poliziak?
GIZONA: KELLOGSeko kutxen barruan datozen produktu promozionalak garela uste dut, opari bezala ematen diren horietakoak. Arrazoi arraro batengatik ken daitezkeen belarriak ditugu, ez dakit, agian momentuko pop kantariak galduko zituen bere fansekin izandako gorabeheraren batetan, eta orain telebistak modan jarri du.
POLIZIA 2: Izaki imajinarioak!
POLIZIA 1: Polizia imajinarioak?
Publikoaren arteko norbait altxatu da bere jezarlekutik.
KELLOGSEKO PRESIDENTEA: Lasai faborez, lasai.
POLIZIA 1ek KELLOGSEKO PRESIDENTEARI apuntatu dio, hozkada faltan duen txokolatezko pistolarekin.
KELLOGS PRA.: Lasai “KELLOGS España”ko presidentea naiz, eta ez dut utziko nire produktu promozionalek nire balizko bezeroak izu ditzaten.
POLIZIA 1 (urduri): Esaiguzu oraintxe bertan zer gertatzen den hemen, eta ez zaitezela ihes egiten saia.
KELLOGSEKO PRA.: Kanpainan murgilduta gaude. Aurten lorra bikoiztuko dugu, merkatu berriak irekiko ditugu, eta lankidetzaren berriketa egingo dugu. Ona da egoera horretarako.
GIZONA: Egoera ona horretarako? Nire hiltzailea ari zait galdeketa egiten!!!
KELLOGSEKO PRA.: Begira, hori beti gertatu izan da eta gertatuko da. Eta hiltzen bazaituzte, zerbait egin duzulako izango da.
POLIZIA 1: Banengoen ba.
POLIZIA 2: KELLOGSEKO PRESIDENTE jauna, ohiko galdera egiten uzten badidazu… gaizki adituak ebitatzeko.
KELLOGSEKO PRA.: Zure esanetara nago.
POLIZIA 2: KELLOGSak al daramatzazu poltsikoan?
KELLOGSEKO PRA.: Jakina KELLOGSak dauzkadala. KELLOGSEKO PRESIDENTEA naiz. Zuzendari on batek beti darama bere produktua poltsikoan.
POLIZIA 2: Horrek ez du ezer frogatzen. DANONEKO PRESIDENTEAK ez darama yogur bat poltsikoan.
DANONEKO PRA.: Neu naiz DANONEKO PRESIDENTEA eta KELLOGSak daramatzat poltsikoan.
KELLOGSEKO PRA.: Horrek marketinga ondo dabilela frogatzen du, eta baita ere DANONE, KELLOGS entrepresarena dela.
POLIZIA 1: Tira egin belarritik.
KELLOGSEKO PRESIDENTEA TIRA EGIN DU BELARRITIK ETA EZ ZAIO ERAUZI.
KELLOGSEKO PRA.: Ikusten duzue?
GIZONA: Zer esan nahi duzu geu objetu promozionalak garela eta zeu ez?
KELLOGSEKO PRA.: Horixe.
POLIZIA 1: Eta zure aztarnak?
KELLOGSEKO PRESIDENTEAK BERE HATZ-AZTARNAK ERAKUSTEN DIZKIO JENDE GUZTIARI.
KELLOGSEKO PRA: Guztiz normalak dira. jende guztiarenak bezalakoak, ez daukate barra koderik.
POLIZIA 1: (gizonari gaizki esaka) Zer da hau?
GIZONA: (publikoari esaka) Mesedez, Zuetako zenbatek dauzka KELLOGSak poltsikoan?
Publikoaren artean esku batzuk altxatu dira.
ULTRATEXEKO PRA: Ultratexeko presidentea naiz eta KELLOGSak dauzkat poltsikoan.
FAIRYKO PRA.: Fairyko presidentea naiz eta nik ere KELLOGSak dauzkat.
GIZONA: Ez al zaizu arraroa iruditzen?
KELLOGSEKO PRA.: Guztiak dira entrepresa berekoak.
GIZONA: Bai baina… zergatik ari zara promozio produktu batekin hizketan?
KELLOGSEKO PRA.: Arrazoia daukazu. Esan beharreko guztiak nire abokatuen bidez esango ditugu.
GIZONA: Zerbait izkutatzen ari zatzaizkigu. Zerbait ez zebilela ondo konturatu garenean, hona etorri zara, egoera beste alde batera eraman nahian, nor engainatu nahi duzu? Oker ez banago zu bai zarela produktu bat. Eta zure gorbata? Ez al da ba identifikazio kode bat?
KELLOGSEKO PRESIDENTEA bere jezarlekutik umore txarrez altxatu da.
KELLOGSEKO PRA.: Hori gezurra da eta gainera lotsagarria!
KELLOGSEKO PRESIDENTEA antzokitik joan da. Danone, Ultratex eta Fairyko presidenteak ere badoaz molestatuta.
PRESIDENTEAK: Hori gezurra da eta gainera lotsagarria!
Presidente guztiek utzi dute aretoa.
POLIZIA 1: (gizonari) Egon geldirik. Nire susmoa egia da. Seguruenik hiltzaile anitza da eta txarrena ajitatzailea.
POLIZIA 2: Zeure burua erahil zenuen ezta? Zergatik egin zenuen? Hiritar garbi eta zintzoa izan zintezkeen.
POLIZIA 1: Hobe duzu jarrera horrekin ez jarraitu. Bestela lotzera behartuko gaituzu edo gauza txarragoren batera.
GIZONA: Badoaz, lagun iezadazue gelditzen!
POLIZIA 1: Atxilotuta zaude, hilketagatik eta buru garbitasuna kutxatzeagatik.
GIZONA: Ez al duzue ikusten? Egiagandik oso hurbil gaude !!
POLIZIA 2: Eta nork jakin nahi du egia?
Teloia behera.
[related_posts_by_tax posts_per_page="4"]