Turruia kapitainaren altxorra aurkeztu zuten maiatzaren 18an Lezon. Ipuina Lezoko Superportuaren aurkako taldeak eta jaizkibel Bizirik-ek argitaratu du eta Joseba Aurkenerena Barandiaranen testua eta Andoni Trekuren ilustrazioak ditu.
Asko eta luze hitz egiten da Jaizkibelgo kanpo aldean eraiki nahi duten superportuaz. Jaizkibel Bizirik taldean bildutakoek aspaldi ekin zioten proiektu honen kontrako borrokari. Bide horretan hainbat ekimen egin dituzte, eta baita hainbat tresna sortu ere; tartean, artikulu honek mintzagai duen argitalpena. Segi irakurtzen…