Etxea teilatutik

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Aste honetan jakinarazi dute EAJk eta PSOEk Espainiako aurrekontuei buruz adostu duten akordioaren barruan puntu nagusietako bat Pasaiako kanpoko portua egitea dela. Interes orokorrekotzat joko dute azpiegitura, modu horretan bermatzeko, kosta ahala kosta, ingurumenaren aldetik sor litezkeen oztopo guztien gaindi, azpiegitura egin egingo dela. Segi irakurtzen…

Kanpoko portua eraikitzea adostu dute, proiekturik onartu ez den arren

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka

Espainiako Sustapen Ministerioak Pasaiako (Gipuzkoa) portua egokitzeko eta Jaizkibelen oinetan kanpoko kaia eraikitzeko hainbat neurri eta konpromiso hartu ditu. Sustapen Ministerioak ez du, hala ere, proiekturik onartu oraindik. PSOE eta EAJ alderdiek asteartean Madrilen itxi zuten akordioaren barruan erabaki dute Pasaiako portuari bultzada ematea. Sustapen Ministerioak 9,5 milioi euro emango dizkio portuari 2009an. Bestetik, azaroaren 7an bilera egingo du Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak. Bilera horretan erabakiko dute kanpoko kaiarekin zer egin. Uztailean Ekoportuaren egitasmoa aurkeztu zuen Portuko Agintaritzak, baina oraindik ez da onartu. Hala ere, 2009ko lehen seihilekoan egitasmoa Sustapen Ministeriora iritsiko dela iragarri dute; eta Ministerioak egitasmoari baiezkoa emateko konpromisoa hartu du. Segi irakurtzen…