HITZALDIA LEZON: LA HERRERA BERRANTOLATZEKO HERRITARREN PROPOSAMENA

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Hemezortzi hilabetetan, Pasaiako ehun herritarretik gora Udalak antolaturiko La Herrera berrantolatzeko prozezu batean parte hartu dugu.

Prozesu horrek ondorioztatzen duenez, La herrera inguruko desorekak zuzentzeko azkeneko aukeraren aurrean gaude eta berau eraldatzeko irizpideak bertako herritarrek definitu eta adostu behar dituzte.

Honako hau da herritarren hausnarketa, eztabaida, beharren azterketa eta adostasunetik sortutako proposamen bakarra.

Proposamen hau bazterketarik gabeko parte-hartzetik sortu da, eta batzen gaituen helburu jakin honekin: pasaitarrok badakigu nola eraiki nahi dugun etorkizuna, izan ditzakegun diferentzia sozial eta politikoetatik haratago. Pasaiko herritarren benetazko beharrei erantzuten dien hirigintza antolamendurako proposamen bakarra da. Eta zentzu horretan, ezin irmoago adierazten dugu prentsaren bitartez plazaratu diren proiektuak pasaitarrei, nahitaez, inposatzen zaizkien proiektuak direla.

Hau dela eta, gure proiektua ezagutarazteko asmoz, Lezon egingo dan hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Otsailearen 9an, Osteguna, 19:00etan

LEZON, Donibane kaleko Udaleko Kultur aretoan

Hizlaria: “La Herrera Herrira”-ko kide bat

Antolatzaileak: Lezoko N-2000 taldea , Eguzki Oarsoaldea, Lezoko Gaztetxea.

(Info en castellano) Segi irakurtzen…